Nortzuk garen
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen alde eginez
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen alde eginez BIZINAVAR eraikuntzan eta ingurumenean espezializatutako zerbitzu-enpresa bat da, bezeroei zerbitzu integrala emateko asmoz sortua.
Erantzukizun soziala erakunde publikoen kontratazioan: BIZINAVARekin kontratatzean, entitate publikoek kontuan hartzen dute Kontratazio Publikoari buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako kontratu publikoen % 6 entitate sozialei erreserbatzeko betekizuna.
BIZINAVAR Nafarroako Gobernuaren «Laneratzeko Enpresen» Erregistroan inskribatuta dago.
BIZINAVAR Nafarroako irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko laneratze enpresak biltzen dituen EINA elkarteko kidea da.
Gizarte-ekimeneko enpresa bat da, irabazi asmorik gabea, ANAISOL-ZEIS elkarteak sustatua (Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Nafarroako Elkartea, gizarte-interes bereziko eremuetan). Bere onura guztiak bere helburu sozialean inbertitzen ditu, iraunkorrak izateko eta aukera soziolaboralak ahalbidetzeko, ohiko enplegua lortzeko bidean dauden ibilbide pertsonalizatuen barruan, pertsonen bizi-kalitatea eta autodeterminazioa hobetzearen alde eginez.